Hizkuntza zerbitzuak*
maramara* taldea portuetxe 53b, 109.bulegoa. 20018 donostia tel.: 943 504 206 fax.: 943 000 125 info@maramara.net
Gure itzulpen zerbitzuak hizkuntza konbinazio arruntak (euskara, gaztelania, katalana, galegoa, ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, txinera, arabiera...) hartzen ditu eta, gure ibilbidean sortutako kolaboratzaile-sareari esker, beste hizkuntza konbinazioak (errusiera, errumaniera, japoniera, poloniera, wolofera...) ere jorratzen ditu.
maramara* taldeak kalitatezko hizkuntza zerbitzuak eskaintzen ditu. ISO 9001:2008 ziurtagirian eta UNE-EN-15038:2008 arauan oinarrituta, eta Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren esana geure eguneroko lanean ezarrita, lantaldearen helburua bezeroaren hizkuntza behar guztiak asetzea da.
Beraz, kalitate bermeak ezarrita, zerbitzu eleanitza eskaintzen dugu, eta bezeroen beharren arabera egokitzen dugu geure egitekoa. Era askotako edukiak itzultzen ditugu, bai material dibulgatiboa, bai material zientifikoa:
Itzulpen arrunta, espezializazio maila gabeko itzulpenak, hiztegi teknikoa lantzeko beharra ez dutenak: informazio komertziala, gutuneria, deialdiak, jarduera-memoriak...
Itzulpen teknikoa, eskuliburuak, txostenak, industria katalogoak, unibertsitateko liburuak (zientzia eta teknologia ingurukoak, gizarte zientzietakoak, tesiak...), gidaliburuak,
Web orrien itzulpena, hainbat hizkuntzatara itzultzen ditugu aldi berean geure bezeroen web orriak.
Softwarearen lokalizazioa, software programak eta telefonia lanak itzultzen ditugu, lan honetarako bereziki sortutako softwarea erabiliz: LocStudio, SDLx...
Marketin eta publizitate itzulpena, esloganak, publizitate-kanpainak, spotak, katalogoak...
Ikus-entzunezkoen,filmak, dokumentalak, iragarkiak... Itzultzeaz gain, lanok ahotan ere jartzen ditugu, bikoizketarako egokituta.Eskatu ezazu geure katalogoa PDF formatuan.
Testu-liburuak, lanbide heziketako materialak eta material didaktikoak ere itzultzen ditugu.
Literatur lanen itzulpena, argitalpenak (ipuinak, nobelak,) arte-liburuak, antzerkia...
Presazko itzulpenen kasuan, gure gestio eraginkorrari esker, geure lana kalitatezkoa izatea bermatzen dugu, eta nahiz eta epea laburra izan, itzulpen lana lizentziadun batek egin eta zuzenketa lana beste aditu batek egiteko ahalmena dugu.
Era askotako formatuak kudeatzen ditugu: doc, xls, ppt, rtf, html, pdf, pxf, edb, qxd, indd, ...
Hemendik eska dezakezu aurrekontua, on line, azkar eta erraz.
maramara* taldeak jasotzen dituen itzulpen lan guztiak zuzendu ere egiten dira. Itzulpena egiten ez duen beste pertsona baten esku jartzen dugu testua doitzeko lan hau.
Zuzenketa lanak egiten dituzten pertsonek, gainera, gure taldearen etengabeko prestakuntzarako ikastaroak ematen dituzte; bulegoan bertan izaten dira ikastaroak, eta eguneroko lanean sortzen diren arazoei konponbidea eman eta aholkularitza zerbitzua eskaintzea da helburua. Bildutako informazioarekin txostenak egiten ditugu eta itzultzaileen artean banatu.
Era berean, zuzenketa lan hutsak ere egiten ditugu, berez sorturiko hizkuntzan, testu horren kalitatea bermatzeko. Esperientzia handia bildu dugu arlo honetan, egunkariak, aldizkariak eta gehigarriak zuzentzen jarduten baitugu.
Glosarioak
Ildo honetatik, hizkuntzarekin berarekin edota terminologiarekin loturiko zalantzak eta kontsultak argitzeko zerbitzua ere eskaintzen dugu. Horrekin batera, bezeroentzako glosario bereziak prestatzen ditugu, corpus batetik edota geuk bildutako materialetik; zalantzazko terminoak bildu, taldean aztertu eta behin betiko bertsioa osatzen dugu; glosario horietatik itzulpen memoriak sortu eta memoria horiek elikatu egiten ditugu.
Bikoizketa-itzulpena
Era guztietako ikus-entzunezko materiala itzuli eta zuzentzen ditugu: gioiak, filmak, laburrak, iragarkiak, audioak, transkripzioak... Kalitatezko zerbitzua eskaintzen dugu, alor honetan bildu dugun esperientzia zabalari esker.
Era berean, audio eta bideo formatuak itzuli, takeatu, denborak hartu eta ahotan jartzen ditugu, lanok egin ostean, bikoizketa etxe batean bikoiztu ditzaten: filmak, dokumentalak, publizitate kanpainak, spotak....
Interpretazioa
Zerbitzu hauek emateko geurean aritzen diren adituen sare zabalak hizkuntza askotara iristea ahalbidetzen digu: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, arabiera, japoniera, txinera...
Interpretazio lan hau epaitegietan, erietxeetan, enpresa munduan eta kongresuetan ematen dugu nagusiki. Akonpainamendua, berriz, enpresa alorrean eskatu ohi digute, geurean edo atzerrian beharrezkoa izan denetan.
EIZIE (www.eizie.org) elkarteak zehaztutako tarifak erabiltzen ditugu.
Diseinua eta maketazioa
Enkargatzen dizkiguten testuak sortu eta gero, edo itzuli eta zuzentzeko ematen dizkigutenak prestatu ostean, bezeroak hala nahi badu, lanok diseinatu eta maketatzeko eskaintza ere egiten dugu. Quark, InDesign eta beste programa batzuk erabiliz, bezeroari produktua amaituta ematen dio gure taldeak. Enpresa batek publizitate kanpaina bat egin nahi badu, adibidez, testuak sortzeko beharra badauka, guk geuk egin ditzakegu, diseinua eta maketazioa erantsi eta zerbitzu osoa eman; bide beretik, testuak geure esku jartzen badizkigu, behar dituen hizkuntzetara itzuliko dizkiogu, eta, beharra izango balu, diseinatu eta maketatu ere egingo genioke, hark aukeratutako formatura.
maramara* taldea portuetxe 53b, 109.bulegoa- 20018 donostia tel.: 943 504 206 fax.: 943 000 125 info@maramara.net