Hizkuntza zerbitzuak*
maramara* taldea portuetxe 53b, 109.bulegoa. 20018 donostia tel.: 943 504 206 fax.: 943 000 125 info@maramara.net
maramara* taldea ISO 9001:2008 arauaren araberako kalitate gestiorako sistemaren ziurtagiria duen hizkuntza zerbitzua da. Era berean, itzulpen zerbitzuen alorreko UNE-EN-15038:2006 Europako arau berriaren ziurtagiria lortu du.
Esperientzia handiko taldea osatu dugu eta geure itzultzaileak eta zuzentzaileak adituak dira lantzen dituzten testuetan. Itzulpena profesional batek egiten du, lantzen duen gaian ezagutza espezializatua duena, eta zuzenketan aditua den beste pertsona batek orrazten du testua, UNE-EN-15038:2006 arauak eskatzen duen moduan.
Itzulpengintzan eta, oro har, hizkuntzen inguruko zientzietan esperientzia handia duten profesionalek osatzen dute maramara* taldea. Itzultzaile, zuzentzaile, interpretari eta filologo taldearen osagarri, kazetariak eta arloz arloko espezialistak txertatu ditugu, batzuk testu orokorren sorkuntzan (web orriak, memoriak) edo itzulpenetan aritzeko eta besteak testu espezializatuetan (ingeniaritza, psikologia, literatura) aritzeko.
Itzultzaileen eta zuzentzaileen gure barruko zein kanpoko sareari esker, bezeroak eskatzen digun edozer hizkuntza-konbinaziotan egin ditzakegu itzulpenak, zuzenketak eta interpretazio-lanak: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, katalana, galegoa, alemana, italiera, txinera, japoniera, portugesa... Lan orokorrak (web orriak, komertzialak, enpresa-dokumentazioa) eta espezializatuak (publizitatea, finantza mundua), edozer euskarritan (digitala, audioa, bideoa) eta edozer formatutan.
maramara* taldearen iritziz, bezeroei gure lanean kalitatea eskaintzeko modua itzultzaile talde lehiakorra izatea da. Horretarako, profesional onenak aukeratzeaz gain, etengabeko prestakuntza txertatu ere egin dugu geure eguneroko egitekoan.
Itzulpen eta zuzenketa lanetan sortzen diren zalantzak argitzeko eta irizpideak finkatu eta batzeko bilerak egiten ditugu astero. Era berean, kalitateaz arduratzen diren gure adituek, erakunde publikoek, unibertsitateek, berrikuntza agentziek eta beste hainbatek antolatzen dituzten ikastaroetan parte hartzen dugu.
Gure arloan teknologia berriek duten garrantziaz jabetuta, premiazkoa da guretzat merkatuan sortzen diren itzulpengintza, gestioa eta kalitatea garatzen dituzten lan-tresna berriak ezagutu eta erabiltzea: ordenagailuz lagundutako itzulpen tresnak eta memoriak, gestio-programak, kalitatearen ISO eta UNE ziurtagiriak txertatzeko prozedurak, Datuen Babeserako Lege organikoaren jarraibideak...
maramara* taldean aritzen diren itzultzaileek eta zuzentzaileek, ohiko programez gain, LocStudio, Trados, Transit, SDLx programak erabiltzen dituzte, bezeroen beharretara egokitutako zerbitzua eskaini ahal izateko. Gainera, gai horiei buruzko ikastaroak antolatzen ditugu, bai gure itzultzaileentzat eta bai nahi duen ororentzat. Etxeko kolaboratzaileak ere biltzen ditugu ikastaroetan, haiek ere guk eskuratutako ezagutzen onura jaso dezaten.
Beraz, etengabeko prestakuntza honek bermatzen digu lantaldearen kalitatea primerakoa izatea, merkatuko azken joerak ezagutzea, talde-laneko azterketatik ondoriorik egokienak ateratzea, eta, azken batean, bezeroei kalitatezko zerbitzu integratua ematea.
OLI (Ordenagailuz lagundutako itzulpena) sistema ezarri dugu geure lanean. Hona hemen maizen erabiltzen ditugun tresnak: Transit, Trados eta SDLx memoria programak, LocStudio lokalizazio programa, QuarkXpress, InDesign eta PageMaker maketazio programak.
Gainera, kide diren enpresekin jorratu ditugun lankidetza hitzarmenei esker, buru-belarri murgildu gara itzulpenetarako lagungarri izango diren informatika tresnen doikuntzan: itzultzaile automatikoa, zuzentzailearen hobekuntza, itzultzaile kontzeptuala, hizkuntza zerbitzuen kudeaketa programa eta gure bezeroei (guri geuri bezalaxe) lagungarri izango zaien eduki gestorea.
Lan teknikoaren osagarri, geure bezeroekiko harremanetan informazioaren joan-etorria oso arina izan dadin, tamaina handiko artxiboen bidalketarako sistema doitu dugu. Ohiko posta elektronikoaz gain, FTP zerbitzua ere eskaintzen dugu. Eska ezazu informazioa.
Ohituta gaude hainbat hizkuntzatan eman beharreko bolumen handiko lanak oso epe laburrean kudeatzen. Bezeroek ekartzen dizkiguten presako lan horiek guztiei geure itzulpen tresna informatikoei esker eta itzulpen talde lehiakorrari esker daukagu aurre egitea, kalitatea eta zerbitzua bermatuz.
Azken batean, geure lanaren ardatza bezeroak dituen komunikazio beharrak asetzea da.
Eska ezazu aurrekontua. Zeure neurrira egingo dizugu.
maramara* taldea portuetxe 53b, 109.bulegoa- 20018 donostia tel.: 943 504 206 fax.: 943 000 125 info@maramara.net