Logo ACT
fegilt

ASTEKO BITXIA

Hizkuntza zerbitzuak*

maramara* taldea   portuetxe 53b, 109.bulegoa. 20018 donostia   tel.: 943 504 206   fax.: 943 000 125 info@maramara.net


kideak

maramara* taldeak etengabeko hobekuntza du helburu, eta, ahalegin horretan, bidean lagun izango dituen hainbat enpresarekin eta elkarterekin bat egin du, gure hizkuntza zerbitzuen garapenean estrategikoak diren eta izango diren proiektuak gauzatu ahal izateko.

Elkarteak


Gaur egun maramara* taldea ACT (www.act.es) elkarteko eskubide osoko bazkide da eta, bide horretatik, FEGILT (www.pstraduccion.es) federazioko kide ere bada. Bi elkarteon helburua, itzulpen munduko enpresen elkarlana bideratuz, kideentzat ahalik eta onura gehienak (zerbitzuak, abantailak, prestakuntza, elkarlana) lortzea da, betiere kalitatezko zerbitzuak eskaintzea baldintza dela.


Horretarako, kide izateko, ezinbestekoa da gestioaren arloko ISO 9001:2008 eta itzulpen enpresei bereziki zuzendutako UNE 15038 ziurtagiriak eskuratzea. Eta, beraz, ACTren bidez, industria-sektoreei helarazi diegu ezinbestekoa dela hizkuntza zerbitzuen gestioaren bikaintasuna eta kalitatea bermatzen dituzten eskuratu dituzten itzulpen-enpresekin lanean aritzea.


Gainera, etengabeko prestakuntza eskaintzen zaie Mara Mara Taldeko profesional guztiei, FEGILTek Fundación Tripartitarekin lortu duen akordioari esker.

Elkartutako enpresa guztientzako beste abantailetako bat erantzukizun zibileko asegurua oso prezio lehiakorrean lortzea izan da, bezeroari egingo diogun lanaren aurren berme guztiak emateko.

Enpresak


maramara* taldeak hainbat arlotako enpresekin akordio estrategikoak sinatu ditu. Hona hemen gaur egun aipa daitezkeenak.


Teknologia arloan

Star Transit

Transit (www.star-spain.com/es/tecnologia/transit.php) memoria programaren euskarazko bertsioa prestatzen ari gara une honetan.


AutomaticTrans

Gaur egun eskaintzen dituen beste hainbat hizkuntza konbinaziorekin batera, Automatictrans etxea (www.automatictrans.es) gaztelania-euskara konbinazioa jorratuko duen itzultzaile automatikoa prestatzeko ari gara elkarlanean.


Zirano

Hizkuntza gutxituen arteko itzultzaile automatiko kontzeptuala garatzen ari da Zirano enpresa (http://www.zirano.com) eta euskararekin zerikusia duten proiektuetan ari gara parte hartzen.


Bezero estrategikoak

Zinea Sortzen

Gaur egun Oiartzunen eraikitzen ari diren ikus-entzunezko poligonoaren (www.zinealdea.com) gestioaz arduratuko den enpresa (www.zinea.eu) da eta maramara* taldearekin kolaborazio hitzarmena sinatu du, poligonoan sortuko diren hizkuntza alorreko behar guztiak gure lantaldeak ase ditzan.



maramara* taldea   portuetxe 53b, 109.bulegoa- 20018 donostia   tel.: 943 504 206   fax.: 943 000 125 info@maramara.net