Hizkuntza zerbitzuak*
maramara* taldea portuetxe 53b, 109.bulegoa. 20018 donostia tel.: 943 504 206 fax.: 943 000 125 info@maramara.net
Gure lanaren ardatzetako bat gestio-lana da. Bezeroa gurekin harremanetan jartzen denetik, lana amaituta jasotzen duen arte, maramara* taldearen itzulpen-lanarekin jarraitzen duen protokoloak bermatu egiten du prozesuaren azkartasuna, bezeroaren eta lantaldearen arteko tratu zuzena eta egingo dugun lanaren kalitatea.
Gure eguneroko lanean ISO 9001:2008 gestio ziurtagiria eta UNE 15038 Hizkuntza Zerbitzuetako Europako Araua ezarri ditugu, eta, beraz, geure aurreneko ardura bezeroari ahalik eta zerbitzu osoena ematea da.
maramara* taldearen eskuliburuan, itzulpen lanaren kalitatea bermatzea bezain garrantzitsua da gestio-prozesuen kalitatea ahalik eta onena izatea: hasierako harremana erraztea, aurrekontua bideratzea, berau onartuz gero itzulpen eta zuzenketa lana (gutxienez bi itzultzailek hartzen dute testu bakoitzaren ardura) egitea eta bezeroari bueltatzea. Eta prozesu hori guztia eperik laburrenean egiteko gai den lantaldea sortu dugu, betiere lanaren kalitateari batere kalterik eragin gabe. Horixe gure lanaren arrakasta.
Gainera, Datuak Babesteko Lege Organikoaren (DBLO) araberako tratamendua ezarri dugu maramara* taldearen eguneroko jardunean eta horixe eskaintzen diegu geure bezeroei, geure taldearen esku jartzen duten dokumentazio ororen erabateko konfidentzialtasuna. Beraz, itzuli eta zuzentzen ditugun testuekin DBLOk zehazten duen protokoloa betetzen dugu eta bezeroa erabat ziur egon daiteke bere materialek jasotzen duten isilpeko tratamenduaz.
Azken batean, bezeroak horixe eskatzen baitigu: lana kalitatez egitea eta ahalik eta epe laburrenean bueltan jasotzea.
Proba egin nahi baduzu, eskatu aurrekontua.