• Kalitatezko itzulpenak behar dituzu?

    Jarri gurekin harremanetan

    mm@maramara.net

Itzulpen bat behar duzu?

Itzultzen hasi baino lehen, zure beharrak aztertzen ditugu eta zure beharretan espezializatzen gara; gainera, etengabe harremanetan egongo gara, zure neurriko itzulpenak eskaintzeko. Zuretzat itzuli eta zurekin lan egiten dugu.

Zein formatutan nahi duzu itzulpena?

Itzulpenak askotariko formatuetan entregatzeko trebatuta gaude. Katalogo bat edo webgune bat beste hizkuntza batera itzuli nahi baduzu, itzulpena formatu berean edo eskatzen diguzun beste edozeinetan entregatuko dizugu.

Noizko behar duzu itzulpena?

Zure ordutegira moldatzen gara, eta presazko itzulpen bat behar baduzu, edozein unetan jar zaitezke gurekin harremanetan, telefono zenbaki honen bidez: 943 504 206.

Zein itzulpen mota behar duzu?

 Hizkuntza guztietarako kalitatezko itzulpen espezializatuak egiten ditugu. Itzulpen orokorrez gain (komunikazioa, webguneak, administrazio arlokoak), alderdi hauetan espezializatu gara:

 

Itzulpen teknikoak

Gure hizkuntzalariak gai sorta zabal batean adituak dira eta itzulpen teknikoak eta espezializatuak egiteko teknika eta baliabide profesionalak dauzkate: glosarioak, base terminologikoak, itzulpengintzako OLI sistemak, edukiak kudeatzeko sistemak, etab.

Publizitate arloko itzulpenak

Itzulpenei aurre egiteko garaian, hartzaileen testuinguru soziokulturala eta kanpaina zein xede-taldera zuzenduta dagoen kontuan hartu eta mezua alderdi horietara egokitzen dugu.

Zinpeko itzulpenak

Hizkuntza guztietarako zinpeko itzulpenak eskaintzen ditugu. Edozein mailatan juridikoki baliozkoak dira eta egindako itzulpenaren leialtasuna ziurtatzen dute.

Interpretazioa

Edozein gai edo esparrutarako aldi bereko interpretazioan, esan osteko interpretazioan, tokiren batera lagunduta interpretatzean… esperientzia zabala daukagu. Gainera, gure lana egiteko beharrezko materiala, tresnak eta baliabideak dauzkagu.

Lokalizazioa

Edozein softwareko edukiak beste hizkuntza batzuetara egokitzen ditugu, testuinguru linguistikoa, ingurune soziokulturala eta behar teknikoak kontuan hartuta. Arlo honetarako glosario espezifikoak sortu eta balioztatzen ditugu.

Transkripzioa

Transkripzioak egiteko tresna informatikoak kudeatzen dituzten adituak dauzkagu. Tresna horiei esker, kalitatezko itzulpenak azkar egiten ditugu.

Azpititulazioa

Ikus-entzunezko eta itzulpengintzako teknikak eta tresnak menderatzen ditugu, ikus-entzunezko edozein produktu askotariko tresnen bitartez azpititulatzeko.

Formatua

Itzulpenak askotariko formatuetan entregatzeko trebatuta gaude. Itzulpenak jatorrizkoaren formatu berean edo eskatzen diguzun beste edozeinetan entregatzen ditugu. Gainera, itzulpenak gure bezeroen beharretarako onenak diren diseinu eta maketazioetara egokitzen ditugu.

image

Zuretzat itzuli eta zurekin egiten dugu lan.

  • Bezeroaren terminologiara egokitutako kalitatezko zerbitzua eskaintzen dugu.
    Itzulpen bakoitzari aurre egiteko, memoria eta glosario espezifikoekin egiten dugu lan.
    Zurekin etengabe harremanetan egongo gara, zuretzako itzulpen onena egiteko.

Itzulpenerako aurrekontu bat behar duzu?

mm@maramara.net
Section image